EAJ-k, EH Bilduk eta Irabazi Donostiak Kataluniaren egoeraren inguruko adierazpena argitaratu dute
EAJ, EH Bildu eta Irabazi Donostia udal taldeek Kataluniaren egoeraren inguruko kezka adierazi dute eta “Kataluniako herriaren asmo demokratikoaren adierazpena ahalbidetzea” eskatu diote Espainiako Estatuari. Lau puntu adostu dituzte:
1.- Kezka adierazi eta baztertu egiten dugu egitateen bidez Kataluniako autonomian esku hartzeagatik, eta Estatuko segurtasun indar eta kidegoek egindako operazio polizialagatik, zeinaren bidez erregistroak eta atxiloketak egin baitiren Generalitateko instalazioetan bere arduradun legitimoei.
2.- Espainiako Gobernuari eskatzen diogu bertan behera utz dezala oinarrizko eta funtsezko askatasunen errepresio-estrategia, demokrazioaren oinarrizko printzipioen aurkakoa.
3.- Berretsi egiten dugu funtsezko printzipio demokratiko guztiekiko konpromisoa, eta elkartasuna adierazten die Catalunya-ko herriari, eta baita demokraziaren aurkako errepresio politikoa – Espainiako Gobernuak gidatutakoa- pairatzen diharduten pertsona eta erakunde guztiei.
4.- Dei egiten dugu Kataluniako herriaren asmo demokratikoaren adierazpena ahalbideratzea eta erabakiak errespetatzera.