Ibaetako bizilagunen eskariak entzungo dituzte Irabazi Donostiako zinegotziek
Ibaetan egongo dira Amaia Martin eta Loïc Alejandro Irabazi Donostiako zinegotziak larunbatean 11:00etatik aurrera bizilagunen eskariak entzuteko.
Udara ondoren auzotarrengana gerturatzen jarraitu nahi dutela azaldu dute: “Bizilagunen iritziak eta kexak jakin nahi ditugu, beraiek baitira auzoa ondoen ezagutzen dutenak”.
Bestalde, edozein bizilagunek beraiekin harremanetan jarri nahiko balu webgunearen bitartez (irabazidonostia.org), emailez (irabazi@donostia.eus) edo telefonoz (943481717) egin dezaketela gaineratu dute.