Elkarretaratzea ein dute Kursaal surreal. (Argazkia: Malen Aldalur)
Elkarretaratzea egin dute Kursaal parean
Ostatuen sektoreko delegatu eta langileek, ELA, CCOO, LAB eta UGT sindikatuek egindako deialdiarekin bat eginez. Bertan,
Gipuzkoako ostatuen hitzarmen kolektiboaren negoziaketaren egoera salatu dute.
“Negoziazioa ez aurrera ez atzera dago, patronalak eginiko proposamenak ez direlako nahikoak akordio batera iristeko”, azaldu dute.
Negoziazioak bi puntutan zentratu nahi dituztela jakinarazi dute: soldata igoera eta externalizazioa. “Geroz eta gehiago dira Gipuzkoan zerbitzuak externalizatzen dituzten hotelak, eta ziur gaude hemendik aurrera zabalduko dituzten hotelek ere externalizazioaren alde egingo dutela”, azaldu dute. Adibide bezala harri dituzte Londres Hotela, Barcelo Costa Blanca Hotela eta Monte Igeldo Hotela. Salatu dute zerbitzuen externalizazioa langileen prekaritatearekin estuki lotuta dagoela.
Gaineratu dute hitzarmen duin bat lortzeko eta hoteletan kalitatezko lana bermatzeko borrokan jarraituko dutela.