BAGARA erakusketa aurkeztu dute udalak eta Donostia Lagunkoiak; Ramon Labaien plazan egongo da ikusgai urriaren 15 arte.
Bagara erakusketaren aurkezpena. (Argazkia: Donostiako Udala)
Donostiako Udalak,
Donostia Lagunkoiaren bitartez,
Adineko Pertsonen Nazioarteko Egunarekin – urriak 1 – bat egin eta BAGARA erakusketa aurkeztu du.
Ramon Labaien plazan egongo da ikusgai urriaren 15 arte, eta
Bagara webgunean.
Helburua da aldarrikatzea zahartzea ez dela eragozpenik gizarteari ekarpenak egiten jarraitzeko. Izan ere, erakusketak islatzen du pertsona horien oraina eta
gizarteak nola aprobetxatzen dituen euren talentuak eta gaitasunak.
Erakusketan
80 gizon-emakume donostiarrek parte hartu dute (60 urtetik gorakoak), eta bere adibideekin aldarrikatu nahi izan dute zahartzea ez dela eragozpen bat gizarteari ekarpenak egiten jarraitzeko. 80 testigantza horiez gain, dei egin diete 60 urte baino gehiagoko donostiarrei
Donostia Lagunkoiaren Facebook orriaren bitartez gizarteari euren ekarpenak egiteko modua azaltzeko.