Aita Garayoa eta Alaia abesbatzek kontzertua eskainiko dute errefuxiatuen alde
Elkartasunezko bi kontzertu eskainiko dituzte asteburu honetan ONCEko Aita Garayoa eta Alaia abesbatzek. Iñaki Carcamok zuzenduta, urriaren 6an, ostirala, Hernanin izango da (La Milagrosa kaperan, 19:30ean), eta, urriaren 7an, larunbata, Donostian. Azken hori 20:30ean egingo dute, Parte Zaharreko San Bizente elizan. Sarrerak 5 euro balioko du eta Siriarako Pasaporteak elkartearentzako izango da bildutako dirua. Ekarpen horiek guztiak erabiliko ditu elkarteak banaketa furgoneta bat erosteko eta Atenasko SOS Errefuxiatuei laguntzeko.
Bestalde, SOS Errefuxiatuak taldeak kontu korronte bat du ekarpen ekonomikoak jasotzeko.
- Gaia: Errefuxiatuak Hernani – furgoneta.
- Kontu korrontearen zenbakia: IBAN ES56 0138 0019 5400 1079 7608 // BIC: BKOAES22XXX



