Gipuzkoako jatetxeetan beirazko ur pitxarren erabilera zabaltzea du helburu, plastikozko ur botilek sortzen duten inpaktua gutxituz.
Etxeko Ura kanpainarekin bat egin du Garberak. (Argazkia: David Vicente)
Kutxa Ekoguneak eta Garbera merkataritza guneak Etxeko Ura kanpaina jarri dute abian,
iturriko uraren erabilera bultzatzeko asmoz. Hiru helburu dituzte: Gipuzkoako uraren
kalitatea erakustea,
plastikozko botilako ura kontsumitzeak sortzen duen inpaktua
gutxitzea eta kontsumitzaileak
kontsumo kontziente baterako bidean
jarrera aldaketak barneratzea. Hala, Garberako ostalariei beirazko ur pitxar berrerabilgarriak eta beste euskarri batzuk banatu diete.
Garberak eskerrak eman dizkie kanpainan parte hartzeko erabakia hartu duten establezimenduei: McDonalds, Peregrinus, Garbera Sagardotegia, Australian korneer, Korneer cafe, Miranda eta Sushi artist.
Bezeroak animatu ditu taberna edo jatetxeetan iturriko ura eskatzera, “bizitza kalitatean hobetu eta ingurumenaren hobekuntzan aurrera egiteko norbanakoaren konpromisoa ezinbestekoa baita”.