Hilabete honetan hasi nahi dituzte metroaren lanak
topo.eus webgunea, informazio hitzaldiak eta telefono bidezko zerbitzua, besteak beste.
TOPOguneari dagokionez, zabalik egongo da obrek iraungo duten lau urteetan, goizeko 10:00etatik 13:00etara eta arratsaldeko 16:00etatik 18.00etara, astelehenetik ostiralera. Bertan, herritarrek proiektuari buruz duten edozein kontsulta egin ahal izango dute, zein lan gauzatuko diren eta lan horiek herritarrengan izan ditzaketen eraginak.
Azkenik, azaldu dute kokapenaren eta kaleen arabera antolaturiko bilera informatiboak egingo dituztela, obrek zein eragin izango dituzten jakiteko. Bilera horiek Gipuzkoako Merkataritza Ganberan izango dira, arratsaldeko 18:00etan. Lehenbiziko bilera txanda, “Lugaritz-Mirakontxa” tarterako izango da, urriaren 10ean hasiko da, eta Zarautz eta Tolosa etorbideak eta Bertxolari Xalbador kaleen eremu bateko bizilagunei zuzendua egongo da.
Metroaren lanen lehendabiziko tartearen eraikuntza lanak hilabete honen amaieran hasi nahi ditu Eusko Jaurlaritzak. Izan ere, urriko azken astean sinatu nahi dute erreplanteo-akta, eta behin tramite hau gainditu ondoren, “obren hasiera” berehalakoa izango dela iragarri dute.
Atzo ireki zuten herritarren arretarako bulegoa Amarako geltokiaren atarian, eta azaldu zuten lehen fase honek hiru geltoki berri eraikitzea aurreikusten duela: Bentaberrin, Erdigunea-Kontxan eta Eason. Azaldu dute Amarako informazio puntuaz gain, beste informazio bide batzuk ere irekiko dituztela,