Enrique Ramos eta Eneko Goia, etxe turistikoen ordenantza berriaren aurkezpenean. (Argazkia: I. Esnaola)
Donostiako Udalak pisu turistikoak arautzeko ordenantza proiektua aurkeztuko die herritarrei, datorren astelehenean, hilak 9. Jardunaldi irekia udaletxeko Udalbatza aretoan izango da 19:00etan.
Enrique Ramos Hirigintza Sostengagarriko, Etxebizitzako eta Hiri Proiektuetako zinegotziak proiektuaren edukia aurkeztuko du. Ondoren, herritarrek denbora izango dute galderak egiteko.