Groseko aparkalekuan ikus daitekeen montejeetako bat. (Argazkia: Caritas)
‘Aparkatu zure axolagabetasuna’ izeneko erakusketa bisita daiteke Grosen. Ez da erakusketetarako ohiko lekua, izan ere, auzoko Katalunia plazako aparkalekuan atondu dute. Horrela bada, ezustekoa hartuko dute seguru parkingeko erabiltzaileek. Gipuzkoako Caritas da erakusketaren antolatzailea, eta gizarte bazterkeriaren berri ematea du helbudu.
Gipuzkoako herri askotatik igaro da erakusketa: Bergara, Irun, Azpeitia, Errenteria, Trintxerpe eta Deba.Orain, Donostiara itzuli da,
2015eko ekainean ere egon baitzen, Okendoko parkinean.