Gure Bazterrak jaialdia egingo dute asteazkenean
Azken uneko aldaketa bat izan du kartelak
Gure Bazterrak jaialdiaren laugarren edizioa hartuko du Amarako Convent Garden guneak. Estreinako aldiz izango da jaialdia Donostian, eta kartelean hiriko hainbat talde eta bakarlari daude. Azken uneko aldaketarik ere bada. Azkenik, Oso Fan taldeak ezin izango du jaialdian parte hartu.
Ane Leux, Bi Zaldi, Nerabe, Yellow Big Machine eta Havoc taldeak ariko dira zuzenean. Ordena horretan, gainera. Ondoren, Lehior DJak girotuko du gaua. 18:30ean hasiko da jaialdia, eta sarreak salgai daude 15 eurotan aurrez, 18 eurotan egunean bertan.
Antolatzaileek adierazi dutenez, eguraldia ona bada kontzertuak Convent Garden guneko terrazan hasiko dituzte, eta Criptan izango dira ondorengoak.
Asteazkenean, hilak 11,