Urriaren 12a izango da Martuteneko jaietako egun handia
MARTUTENEKO JAIAK 2017, EGITARAUA
URRIAK 11, ASTEAZKENA
Martutenen jaiak ospatuko dituzte asteazkenetik igandera, eta egitarau zabala prestatu dute. Aurreko astetik jada nabari da auzoan jaiak hurbiltzen ari direla. Izan ere, kamisetak etengabe saltzen ari dira, arratsaldero, 18:00etatik 20:00etara, auzo elkartearen egoitzan.
Urtero legez, urriak 12 izango da jaietako egun handia, Pilar eguna. Gauean, berriz, larunbatean egongo da jai giro indartsuena, hiru kontzerturekin: The Wc Grooves, The Bon Scott Band eta Akerbeltz.
- 17:00. Pregoia, Martutxin eta Martutxinaren eskutik.
- 17:10. Txupinazoa eta haurrentzako askaria.
- 17:30. Gazteentzako jolasak. Holi Festa:
- 17:15-19:30. Bungee Jumping haur eta gazteentzat.
- 17:30-19:00. Henna tailerra, haur eta gazteentzako eskulan tailerra.
- 19:00-21:00. Drindotsen kontzertua, haurrentzat.
- 22:00. Dja, oinezkoentzako kalean.
- 22:15. Drindots taldearen kontzertua.
- 10:00. XXVI. Herri Krosa. Irteera eta helmuga, gasolindegiaren atzean. Izen ematea, 6 euro, lasterketa hasi baino orduerdi lehenago.
- 11:30. Meza, auzoko hildakoen alde.
- 12:30. Sagardo eguna: sagardo dastaketa, bertako produktuen azoka, artisautza azoka. Iker Goenaga eta trikitilari gaztek. Ikastolako jolastokian.
- 12:30. Elkarteen arteko XX. Gastronomia Lehiaketa, bakailaoa pil-pil erara. Irabazleak txapelketa eta bi lagunentzako afaria irabaziko du, Barkaiztegi jatetxean. Bigarren sarituak Ali Oli jatetxean irabaziko du afaria, bi lagunentzat hori ere.
- 17:00. Zinta jolasa, haur eta helduentzat.
- 18:00-19:30. Erretiratuentzako dantzaldia, Dj Burunda.
- 21:00-23:00. Dj Burunda.
- 12:00-13:30. Puzgarriak, ikastolako jolastokian.
- 12:00-13:00. Gazteentzako zumba saioa.
- 16:00-18:00. Puzgarriak, ikastolako jolastokian.
- 18:00. Boleibol txapelketa.
- 18:30. Kantu kolore. Musika ikuskizun handia, etxeko txikientzat.
- 23:00. Oihan Vega dja.
- 12:30. Danborrada, auzoko kaleetan barrena.
- 14:30. Herri bazkaria, ikastolako jolastokian. Gaia: 1980ko hamarkada.
- 22:00. The Wc Grooves, The Bon Scott Band eta Akerbeltz.
- 10:30. 3×3 saskibaloi txapelketa, ikastolako jolastokian.
- 12:00-13:30. Gorriti eta bere animaliak, parkean.
- 16:00. 3×3 saskibaloi txapelketaren jarraipena.
- 16:30. Mus txapelketa, Sorginzulon.
- 18:00. Kale antzerkia, Trapu Zaharrak konpainiaren eskutik: A cal y canto. Parkean.
- 20:00. Su artifizialak, astondoa su etxearen eskutik.