Metroaren lanek Antiguan eragin ditzaketen kalteak jaso dituzte bideo batean
Gelditu Metroa Antiguon taldeak bideo bat argitaratu du sare sozialetan. Bertan, metro igarobidea eraikitzeko lanek auzoan eragin ditzaketen kalteak jaso ditu.
Bihar egingo du Eusko Jaurlaritzak bilera Benta Berriko eta Zarautz kaleko bizilagunekin, obrei buruzko informazioa eskaintzeko. Bestalde, asteazkenean 19:30ean auzo mailako bilera deitu du metroaren aurkako mugimenduak Dokan.