Gabriela Zendoiaren bilduma. (Argazkia: Donostia Kultura)
Argazki-liburuen Nazioarteko Eguna da urriaren 14a. Hain zuzen, ezagutzen den lehen argazki-liburuaren omenez, 1843an Anna Atkinsek argitaratutako
Photographs of British Algae: Cyanotype impressions. Egun horrekin bat egingo du San Telmo Museoak, eta programatu ditu liburutegiaren ezohiko irekiera eta topaketa.
Horrela, larunbatean,
16:00etatik 20:00etara, Gabriela Zendoia liburutegian izango da jakinmina dutenekin hitz egiteko prest. Hamabost urte daramatza argazki-liburuak biltzen Gabriela Zendoiak, eta irailean, osatutako 1.400 aleko bilduma San Telmo museoari lagapenean utzi zion. Bere kezka edo intereseko gaiak izan dira liburuak hautatzeko arrazoi nagusiak. Museoari utzi dion bildumaren inguruan, gainera, blog bat sortu du eta deialdia egin die zaleei argazki-liburuak eraman eta elkarrekin horien inguruan hitz egiteko.
Ondoren,
17:00etan, Ca L’Isidret editorial independienteak argitaratu dituen azken argazki-liburuak aurkeztuko dituzte Roger Guausek eta Juan Diego Valerak.