Kataluniaren aldeko martxa zaratatsua egingo dute ostegunean
Kataluniako gertakarien harira Oraingoan Bai Donostialdeko herritarron asanblada sortu dute. Dinamika honen barruan martxa zaratatsua egiteko deia egin dute ostegunerako, urriaren 12rako. Herreratik abiatuko dira 11:30ean, eta Intxaurrondoraino joango dira. Burrunba eta zarata egiteko tresnak ekartzeko deia egin dute.
Ostegunean Kataluniari elkartasuna adierazteko beste protesta bat egingo dute. Erasoen kontra eta demokraziaren alde, elkarretaratzea egingo dute Egiako Tabakalerako plazan, 12:30ean.
Ostegunean Kataluniari elkartasuna adierazteko beste protesta bat egingo dute. Erasoen kontra eta demokraziaren alde, elkarretaratzea egingo dute Egiako Tabakalerako plazan, 12:30ean.


