Ostatuetako langileek hitzarmen duin bat lortzeko borrokan jarraitzen dute
Gipuzkoako ostatuetako langileak mobilizatzen ari dira; hitzarmen kolektiboaren egoera eta externalizazioa salatzeko protestak egiten ari dira. Hurrengoa Donostian egingo dute, Londres hotelaren aurrealdean, urriaren 12an, 12:00etan. ELA, CCOO, LAB eta UGT sindikatuek egin dute deialdia. Duela bi aste Kursaal kanpoaldean egin zuten elkarretaratzea, hitzarmen duin bat lortzeko eta hoteletan kalitatezko lana bermatzeko.


