Etxebizitzen proiektua baztertzeko eskatu du Uliako auzo elkarteak
70 etxebizitzen proiektua gelditzeko ebazpenaren aurrean. “Arrazoia eman digute”, adierazi du Felix Soto elkarteko ordezkariak. “Erabakiaren ondoren, udalari eskatzen diogu 30 etxebizitzen proiektua behin-betiko baztertzeko, eta Uliako parkeari dagokion izaera emateko Plan Orokorrean”.
Parkean etxebizitzak eraikitzea “zentzugabea” dela berretsi du Sotok. “Plan Orokorraren arabera, Donostian 10.000 etxebizitza inguru eraiki daitezke, eta zazpi partzela daude horretarako”.
Udal gobernuko bi alderdiekin kritiko agertu da auzo elkarteko ordezkaria. “PSE-EE saiatu zen Etxegintza bidez etxebizitzak eraikitzeko lehiaketa abian jartzen, baina udaleko idazkari nagusiak eten zuen. Bestalde, EAJ pisuak eraikitzearen kontra zegoen Odon Elorzak proiektua sustatu zuenean. Orain gauza bera egiteko eskatzen diogu”.
Pozik agertu dira Uliako auzo elkarteko kideak,