Elkanoren omenezko erakusketa ikusgai, Ontzi Museoan
Miguel Martin Fernandez de la Torre arkitekto kanariarrak Juan Sebastian Elkanoren omenezko monumentu handi bat egin nahi zuen, lehen mundu biraren IV. mendeurrenarenaren harira. Proiektu honi buruzko erakusketa bisitatu daiteke Ontzi Museoan. Elkano, bere oroimena berreskuratuz du izena eta aipaturiko proiektuaren saiakera nolakoa izan zen erakusten du. Izan ere, ez zen sekula gauzatu.

