Larunbatean, hilak 21, izango da hitzordua, 11:00etatik 19:00etara, Okendo plazan; hirugarren sektorearen garrantzia ezagutarazi nahi dute.
Gipuzkoa Solidarioaren jaialdiaren beste urte bateko irudi bat. (Argazkia: Agurtzane Altuna)
Elkartasun jardunaldia antolatu du
Gipuzkoa Solidarioak. Zehazki, 30 elkartek baino gehiagok hartuko dute parte
Gipuzkoa Solidarioaren VI. jaialdian. Hitzordua larunbatean, hilak 21, izango da, 11:00etatik 19:00etara. Sare horrek harremanetan jartzen ditu Gipuzkoako elkarteak eta egiten dituzten jardueren zabalkundea areagotzen du. Hala, Gipuzkoako
elkartasun eta esperientziak ezagutzeko aukera egongo da. Sarrera librea da eta denetarik egongo da: kanpainak, metodologiak, aurkezpenak, tailerrak, prestakuntza…
Gipuzkoa Solidarioa sarea bultzatzen duen Kutxa Fundazioarekin batera, askotariko elkarte solidarioek hartuko dute parte, eta era dibertigarri eta atseginean
euren lana ikusaraziko da eta herritarrengana hurbilduko dira. Elkarte hauek hartuko dute parte: Dandai emakumeen elkartea, Gipuzkoako Epilepsia Elkartea, Behar Bidasoa GKE, DYA Gipuzkoa, Kaleko Elkartasun eta Kultur Elkartea, Gipuzkoan Ikusmen Urria dutenen Elkartea, ACCU Gipuzkoa, Vicente Ferrer Fundazioa, Why Not Fundazioa, Chernobil Elkartea, Gurutze Gorria, Retinosis Gipuzkoa Begisare, Nagusilan, Lleno de Naranjas elkartea, Camelamos Adiquerar Elkartea, Diabetikoen Gipuzkoako Elkartea, Chernobilen Lagunak, ZAEI/EIPE Zahartzeko Ekintzailetza Integrala, Begiris, ATECE-Gipuzkoa, ATZEGI, Asha-Kiran Fundazioa, AFAGI, Hazi eta ikasi, Arnasa, Jatorkin, Kemen, Gene, Aptes, Goyeneche Fundazioa, Pertsona Gorren Elkartea, Asocide, Batukada Plus.
GIPUZKOA SOLIDARIOAREN VI. FORUMA – Urriak 21 larunbata
- 11:00. Irekiera.
- 11:00. Batukada saioa.
- 11:00-13:00. Elkarteentzako selfimetro tailerra.
- 11:10-13:00. Bisita gidatu inklusiboak.
- 11:45. Osasun loreen tailerra.
- 12:30. Txapen tailerra.
- 13:00. Baldarrentzako mainen tailerra.
- 14:00. Batukada saioa.
- 14:15-15:30. Gipsolkide bazkaria.
- 15:00. Henna tailerra.
- 16:30. Elkarteetako emakumeentzako jaki-gozo tailerra.
- 17:30. Sentsazio tailerra.
- 18:00. Baloretako coaching-a.
- 18:50. Talde argazkia.
- 18:55. Zozketak.
- 19:00. Amaiera.