Alberto Irazu –ezkerretik bigarrena–, laguntzaile eta musikariekin. (Argazkia: I. Esnaola)
Duela 28 urteko argazki bat ikus daiteke
Rocka puntua! liburuaren azalean. Negu Gorriak taldearen
Bertso hop abestiak hainbat mundu uztartu zituen. Musika, euskara eta bertsolaritza. Horri egiten dio erreferentzia azalak, eta mamiak uztarketa horren inguruko kontaketa zein saiakera jasotzen du.
Alberto Irazu andoaindarra da liburuaren egilea, eta gaur goizean aurkeztu du lagunez inguratuta, Koldo Mitxelena kulturunean. Joxerra Gartzia eta Andoni Egaña izan ditu alboan. Harkaitz Canorekin batera, liburuaren osaketan bidelagun izan ditu Irazuk.
Rockaren eta bertsolaritzaren arteko harremanean kontatu beharreko istorio bat zegoela konturatu zen Irazu. Horrekin batera, Joxe Mari Iriondok 1964ko bertso saio batean Uztapideri jarritako puntua topatu zuen:
Ikasi al dituzu rock and roll eta twist? Bertsolariarentzako gai deserosoa izan zen, kanpotik zetozen ohiturekin konforme ez zegoelako. Hori da liburua ireki eta ixten duen pasartea.
Hiru kapitulu ditu liburuak. Aurreneko biek aipaturiko harremana gurean zer nolakoa den jasotzen du. Hirugarrenean, berriz, Irazuk saiakera bat egin du gaiaren panoramika bat eginez.