Zuzenekoen sasoiari hasiera emango dio Musikagelak
Donostiako musika anplifikatua egiten duten taldeei zuzendutako zerbitzu publikoa da Musikagela. Hiriko musika-jarduera sustatzeko eta dinamizatzeko proiektua da, eta Intxaurrondo zein Egia Kultur Etxeetan kokatuta dago. Bihar, zuzenekoen denboraldiari hasiera emango diote Intxaurrondoko kultur etxean. Glory Howl, Baipass eta Tenpera taldeak ariko dira 22:00etatik aurrera.

