Donostiako udal egutegiaren argazkiak aukeratu nahi dituzu?
Azaroaren 10era arte epea zabalik dago bozkatzeko
Donostiako Udalaren 2018ko udal egutegia osatuko duten argazkien hautaketa abian da helbide honetan eta udalaren sare sozialetan. Era berean, Gipuzkoako Argazkilari Elkartean egoitzan ikusgai daude.
Hiritarrek botoa emateko aukera dute, epaimahaiak hautatutako 40 argazkietatik 13 dira hautatu behar direnak. Epea zabalik dago azaroaren 10era bitarte.
Lehen aldia da udalak egutegia osatzeko lehiaketa bat antolatzen duela. Argazki irabazleak azaroaren 15ean iragarriko dituzte. Egutegian argazkien egileak aipatuko dira, eta inprimatzerakoan, abendua bukaeran eskuratu ahal izango dira.