'Stop metroari' lelopean mobilizazioa egingo dute Antiguan
Protesta martxa egingo dute azaroaren 4an Antiguan, 12:00etan Benta Berriko kiroldegitik hasita. Gelditu Metroa Antiguan taldeak eta Satorralaia bizilagunen mugimenduak deitu dute mobilizazioa. Topoaren igarobidearen lanak hasiko dituzte azaroan, eta, bizilagunak informatu eta “metroaren aurka” egiteko sortu dute taldea.
Dei egin diete auzotarrei martxan parte hartu dezaten, eta zarata egiteko materiala ekartzeko eskatu dute.
Erlazionatutako edukiaObrak hasiko dituzte Antiguan