
Imanol kantautorearen omenezko hormairudia Benta Berri plazan margotu dute. (Argazkia: Lide Ferreira)
Mikel Laboaren omenez egindako hormairudiarekin polemika sortu zen. Izan ere, udaleko garbiketa zerbitzuek irudia ezabatu zuten eta horrek bizilagunen haserrea eragin zuen. Gertatukoaren harira, udalak adierazi zuen artistaren batek graffitiren bat egin nahi izanez gero, berarekin jarri behar zela harremanetan,
baimena eskatu eta obra egin baldintza batzuk betez. Bada, orain, Donostiako Udalak bi graffiti baimentzea erabaki du. Hala, Imanol Larzabal eta
Jorge Oteiza oroitzen dituzten
bi hormairudi daude jada hirian.
Imanol kantautorearena,
Antiguako Benta Berri plazan margotu du
Innovart enpresako
Mikel Herrero artistak. Abeslariaren familiak eta Imanol Oroituz taldeak eskaera egin zioten udalari, hormairudia non kokatu zezaten aztertzeko. Imanolen irudiaz gain, esaldi bat izango du hormairudiak: “Zoaz urruti airean… lau haizetara”.
Azaroaren 11n inauguratuko dute, Imanolek 70 urte beteko zituen egunean. Omenaldian Karlos Gimenez teklistak eta Amaia Zubiria abeslariak hartuko dute parte.