
Bidebietako Txanpontxo jai batzordeak zozketa berezi bat egingo du datozen egunotan. Izan ere, Arzak jatetxean bi pertsonentzako afari bat zozkatu nahi dute. Hala, 2 euroren truke, parte hartu dezake edonork, ondorengo komertzio eta tabernara bertaratuta:
- Bidebietan: Riojano, Guardaplata, Itsasoa, Estankoa, Erreka, Jubis, Tikei, DCine eta Zumardi.
- Altzan: Goizalde okindegia.
Zozketa abenduaren 22an egingo dute, Gabonetako zenbaki sarituaren azken hiru zifrekin.