Egunkariak saltzeko Bulebarreko kioskoaren lehiaketa publikoa azaroan egingo dute
Donostiako Udalak lehiaketa publikoa egingo du Bulebarreko 22. zenbakian dagoen kioskoa hartzeko baimena emateko. Hitzordua, azaroaren 28an, 12:00etan, izango da, udalbatzarren aretoan.
Apirilaren 30ean, 30 urte lanean egon ondoren, kioskoa gobernatzen zuten Roberto Ciganda eta Vicky Hernandez, jubilatu ziren; ondorioz, kioskoa itxi egin zen. Hori dela eta, udalak prozedura hau martxan jarri du jabe berriak establezimendua ireki dezan.
Lehiaketan parte hartu nahi duenak www.donostia.eus webgunean ikus ditzake baldintzak. Eskaera egiteko, berriz, eskabide orria aurkeztu beharko du, nortasun agiriarekin batera, Udalaren Erregistroan (Ijentea, 1) 2017ko azaroaren 23a arte.
Udalaren Ondare Atalean emango dira izapideen gaineko azalpenak goizeko 9:00etatik 13:00etara.