155. artikuluaren aldeko mezuak margotu dituzte Loiolan
Espainia eta 155. artikuluaren aldeko pintadekin esnatu ziren Loiolako kaleak, igande goizean. Aralar mendiaren kalean agertu dira pintadak, Loiola taberna zenaren inguruan.
Urumea ibaia auzo elkarteak eman du gertaeren berri. Irudian ikus daitekeen bezala, mezuan gainean kartelak jarri dituzte ondoren, faxismoaren aurka: “Zona antifa. Loiolan, nazirik ez! Ez Loiolan, ez beste inon!”.



