Beldurrezko zinemaren pertsonaia ikonikoetako bat hirian da
'Ink of Dracula - A Comic Tribute' erakusketa udal liburutegiko San Jeronimo kaleko ekitaldi aretoan –kriptan– ikus daiteke, azaroaren 12ra arte.
Lide Ferreira
28. Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asteak ez ditu filmak bakarrik eskaintzen. Beste hainbat jarduera ere daude programa zabalaren barruan; tartean, beldurrezko zinemaren pertsonaia ikonikoetako bati eskainitako erakusketa: Drakula kondeari buruzkoa.
Hamasei artistak, pisu handikoek eta artista berriek, komikian, ilustrazioan eta diseinuan dihardutenek, irudiak sortu dituzte pertsonaia mitikoan eta bere erotismo eta misterio aureolan oinarrituta. Ink of Dracula – A Comic Tribute izena du erakusketak, eta zinemagile eta komikigile Borja Crespok koordinatu du.
Sitges – Festival Internacional de Cinema Fantastic de Catalunyak ekoiztutako erakusketa honek artista hauen arte banpirikoa bildu du: Carla Berrocal, Natacha Bustos, Olga de Castro, Sara Bea Delgado, Genie Espinosa, Ana Galvañ, Susanna Martin, Raquel Meyers, Klari Moreno, Mamen Moreu, Mireia Perez, Miriampersand, Ana Oncina, Ana Belen Rivero, Clara Soriano eta Sandra Uve.
Bildumagileentzako tartea ere bai
Bestalde, erakusketak atal berezi bat hartu du bere baitan, Cels Piñolen eta Chema Pamundiren Fanhunter: Draculari eskainia: umorezko, beldurrezko eta zientzia fikziozko istorio bat, Sitgeseko Zinemaldian garatzen dena eta sagako emanaldi arrakastatsuenetako bat bilakatua, baita gutiziatuenetako bat ere bildumagileen artean. Aurten 25 urte betetzen ditu eta Gigamesh-ek berrargitaratu du.
Erakusketa udal liburutegiko San Jeronimo kaleko ekitaldi aretoan –kriptan– ikus daiteke, azaroaren 12ra bitarte. Ordutegia ondorengoa da: astelehenetik ostiralera 17:00etatik 20:00etara, eta asteburu eta Jai egunetan 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea