Eureka! zientzia museoko planetarioa 3Dn ere ikusgai
Azaroaren 4tik aurrera, Donostiako Eureka! zientzia museoko planetarioak 3Dn ere eskainiko ditu bere programak. Hasteko, bi pelikula ikusi ahal izango dira 3Dn, eta hizkuntza desberdinetan: Kaluoka’hina: uharri sorgindua eta Polaris. Aurrenekoak, itsaspeko xarma eta aberastasuna erakusten du. Bigarrenak, berriz, James pinguinoaren eta Vladimir hartzaren istorioa kontatzen du.

