Unibertsitatean egindako aldarrikapena. (Argazkia: LAB)
Lan Duina, Bizi Duina ekimen ibiltaria indartsu igaro da Donostiatik.
LAB sindikatuak antolatuta, gaur informazio karpa
Bulebarrean jarri dute, eta
kalejira jendetsu bat egin dute
Parte Zaharretik barrena. Ostalaritzako hitzarmenaren alde, hainbat tabernatatik igaro dira bertsolari eta trikitilarien laguntzarekin, eta, ondoren, elkarretaratzea egin dute Bulebarrean.
“Turistifikazioak hiriaren izaera aldatzea dakar eta prekarietatea ere bai”, halaxe salatu dute bertso bidez gertatzen ari dena. Gainera, pentsionistek bat egin dute kalejirarekin.
Ostalaritzaren prekarietatea salatu dute Parte Zaharrean. (Argazkia: LAB)
Ibaetako kanpusean egon zen atzo goizean, eta bertan egokitu zuten dinamikaren berri ematen duen gunea. Eguerdian, manifestazio bat egin zuten kanpusean barrena,
unibertsitatean lan egiten duten langileen egoraren berri emateko. Izan ere, hainbat dira prekarietatea bertatik bertara pairatzen dutenak: garbitzaileak, ikerlariak, ikasleak eta bekadunak, best batzuen artean. Guztiak izan zituzten gogoan protestan: “Unibertsitatea da prekarietatearen gune ilunetako bat”. Arratsaldean, berriz, karpa muntatu zuten
Tabakalera aurrean. Zehazki, bertako azpikontratetako
langileen egoera salatu zuten. Eskuorriak banatu zituzten euren egoera azalduz, kultur emanaldiak egon ziren eta erakusketa bat egon zen ikusgai Egiako pasabidean, prekarietateari buruzko panelekin.