
Hirugarren urtez, Oarso Bidasoko Hitzak eta Irutxuloko Hitzak
53. Behobia-Donostiari buruzko gehigarri berezia argitaratuko dugu. Igande goizean korrikalariz eta jendez beteko dira errepide eta kaleak, eta egun berezi honi buruzko 16 orrialdeko gehigarri berezia prestatu dugu elkarlanean.
Lasterketari buruzko informazio guztia bildu dugu, eta kirolarekin lotutako hainbat gai landu ditugu.
Gabriela Uriarte nutrizionista eta dietistak lasterketaren aurretik eta ondoren zer jan dezakegun azalduko digu.
Jon Elkano entrenatzaile pertsonalak kirolariak psikologikoki nola prestatu behar diren esplikatuko du.
Unai Ortiz podologoak oinak zaintzeko gomendioak emango ditu, eta
Kontxi Garmendia korrikalariak Behobia-Donostia oinutsik egitea nolako esperientzia den kontatuko digu. Proba honetako korrikalari beterano bat eta lehen aldiz egingo duen gazte bat elkartu ditugu:
Imanol eta Ioritz Etxebeste aita-semeak.
Adina ez da oztopo bat
Marian Garcia eta Miguel Dominguezentzat. 60 urte baino gehiago dituzte, baina korrika egitea da euren pasioa. Hegalak zentroko
Jakobo Vazquez kirol medikuak lasterketarako ongi prestatzeko gomendioak emango dizkigu. Eta, ezagutzen al dituzue Behobia-Donostiako erbiak? Korrikalariek denbora neurtzeko erreferentziak dira.
Alazne Mujika eta Iñaki Añorga elkarrizketatu ditugu.
Taldean korrika egiten dutenak gero eta gehiago dira. Guk
Basapiztiak taldeko kideekin hitz egin dugu. Adin eta maila askotako 40 lagunek osatzen dute.
Eta ezin ahaztu Behobia-Donostia-n parte hartzen duten boluntario guztiak. Errenteriako
Bizarain ikastetxeko boluntario batzuk elkarrizketatu ditugu. Gainera,
Kataluniari keinu berezia egingo diogu, eta lasterketan parte hartu ohi duen katalan batekin hitz egin dugu.