Donostiatruk azokak ikastaro berezia eskainiko du
Hilabeteko hirugarren larunbata dator, eta Donostiatruk bigarren eskuko azoka egingo dute Easo Plazan. 10:00etatik 14:00etara egin ahal izango dira erosketak. Lantegi berezi bat ere izango du azaroko merkatuak. Kafe hondarretatik onddoak hazteko ikastaro praktikoa egingo dute Easo plazako kioskoan. 9 eta 12 urte bitarteko haurrentzako izango da, 11:00etatik 12:30era.


