Marruma Kulturalak kultur programa sortu dute Grosen

Lehen kontzertu akustikoa igande honetan egingo dute, azaroaren 26an, 19:00etan. Groseko kale Berriko Marruma elkartean izango da, eta Atazal taldea ariko da zuzenean. Donostiako taldearen proiektua gertutik ezagutzeko aukera izango du publikoa. Elkarrizketa egingo diote, eta diskoak zozkatuko dituzte.