'Black friday' moduko egunek prekarietatea sustatzen dutela salatu dute
ELA, LAB eta CCOO sindikatuek euren kezka erakutsi dute Black Friday moduko egunetan gertatzen diren lan ordu kopuruen handitzearekin. Horregatik, dei egin diete dendei ez erabiltzeko horrelako ekimenik ordutegiak zabaldu eta euren ateak igande eta jaiegunetan irekitzeko. Bestalde, kontsumitzaileei eskatu diete horrelako komertzioetan ez kontsumitzeko. Sindikatuek euren desadostasuna agertzeko elkarretaratzea egin dute gaur goizean, Loiola kalean, gure aisialdia ez da negozioa lelopean.
Aipatutako ordutegiak handitzeak hiri ereduarekin zerikusi handia dutela diote sindikatuek, sustatu nahi den komertzio eta lan motarekin lotura duela: “Diseinatuta dauden moduan, onuragarriak dira bakarrik denda multinazionalentzako eta komertzio txikiak zein lan eskubideak kaltetzen dituzte. Black Friday salmentak igotzeko aukera gisa saltzen digute, baina errealitatea oso desberdina da. Sektorearen prekarietatea erakusten dute, eta lan baldintzak galtzen dituzte”.