Adierazpena irakurri du Eneko Goia alkateak, Alderdi Ederren. (Argazkia: Donostiako Udala)
Bihar, hilak 25, Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Nazioarteko Eguna da, eta Donostiako Udalak adierazpena irakurri du Alderdi Ederren. Era berean, egingo dituzten jardueren berri eman dute. Gaur eta bihar, Udaletxea more kolorez argiztatuko da.
Udalak ondorengoa adierazi du, biharko egunaren harira:
- Gure konpromisoa agenda politikoan indarkeriak eragindako emakume biktimekiko erreparazio eskubidearen aitortza eta horri buruzko hausnarketa sartzeko, guztiz osatu daitezen eta indarkeriarik gabeko bizitza eskubidea gauzatu ahal izateko.
- Gure konpromisoa III. Berdintasun Planaren garatzen jarraitzeko, indarkeria matxistari aurre egitea xede, emakumeen kolektiboekin eta kolektibo feministekin batera, bai halaber gizarte zibilarekin eta herritarrekin, oro har.
- Emakumeen aurkako indarkerietatik aske den hiri baten alde Donostiako adierazpenarekiko gure konpromisoa.
- Atxiki egiten gatzaizkie mugimendu feministak azaroaren 25erako deituriko mobilizazioei, bai eta herritar guztiei haietan partaide izateko deia egiten ere.