Fidel Castrori omenaldi herrikoia egingo diote Parte Zaharrean
ACESMA elkarteak antolatu du omenaldia.
Gaurko egunez hil zen Fidel Castro (1926-2016), duela urtebete. Kubako iraultzaren buru eta XX. mendeko protagonista garrantzitsuenetako bat izan zen. 2006an hasi zen boterea Raul anaiari ematen, lehenik behin behinean, 2008ra arte, eta gero behin betiko, 2011tik, Alderdi Komunistaren idazkaritza utziz. Oraindik diputatu zen arren, pixkanaka utzi zuen bizitza publikoa. Lantzean behin agertzen zen munduko beste agintari batzuei harrera eginez. Bere heriotzaren albisteak oihartzuna izan zuen mundu osoan. Donostian omenaldi herrikoi bat egingo diote hurrengo larunbatean, abenduaren 2an, 12:00etan, Sarriegi plazan.