[Bideoa] Bagerak 25. urtemuga ospatzeko ekitaldia
Hogeita bost urte bete ditu Bagerak, Donostiako Euskaltzaleen Elkarteak. Lagunartean sortu zuten elkartea hainbat herritarrek, 1992ko abenduan, eta lagunartean ospatu dute urtemuga, hainbat eta hainbat oroitzapenen artean, jai giro ederrean. San Telmo Museoan hainbat lagun bildu ziren abenduaren 18ko ekitaldian. Festa Zurriola ikastolan bukatu zuten, Gaztelumendi anaien bertsoekin eta Nerea Arriola aktorearen umorezko bakarrizketarekin.