Kalera atera dira irakasleak 'Lan baldintzak hobetu, hezkuntza eraiki' lelopean
Greba “arrakastatsua” izan dela diote sindikatuek. Hauen arabera, erantzuna %70eko izan da Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Eusko Jaurlaritzaren arabera, irakasleen %49 ari da greba egiten. Jaurlaritzak zehaztu du “ikastetxeen %89ren gaineko informazioa” aztertuta lortu duela datua.
Unibertsitatez besteko irakaskuntza publikoko irakasleen greba egin dute gaur ELA, LAB eta Steilas sindikatuek deituta. Lan baldintzak hobetu, hezkuntza eraiki lelopean hartu dituzte hiri erdialdeko kaleak eguerdian.