Altza Hadi 21 egun euskaraz jardueraren hiru txandak bukatu dira; Herreran egin dute amaiera ekitaldia.

Potxin eta Patxin pailazoak, kultur etxean. (Argazkia: Bizarrain)
21 egun igaro dira jada
Altzan euskaraz bizitzeko erronka finkatu zutenetik. Xedea zen 212
ahobizi eta 515
belarriprest lortzea, eta 400 eta 500 inguru lortu zituzten, hurrenez hurren. Larunbatean egin zuten
amaiera ekitaldia. Bertan aritu ziren Potxin eta Patxin pailazoak, Uxue Alberdik
Janis Joplin liburuaren irakurketa publikoa egin zuen eta partaide guztiak elkartzeko ekitaldia egin zuten. Gauean, AltzataRock jaialdia egon zen, Pelax, Mice eta Sermond’s musikariekin.
«Txapen identifikazioa oso erabilgarria izan dela esan digute; izan ere, orain arte,
jende askok ez zuen batzuekin euskaraz egiten, pentsatzen zuelako ez zirela euskaldunak edo gaizki hartuko zutela uste zutelako. Beraz, txapei esker,
aurreiritziak desagertzea lortu dugula esan daiteke. Normalean, uste duguna baino jarrera positiboagoa du jendeak euskararekiko», nabarmendu du Josean Abeciak, Altzako antolatzaileetako batek.
Parte hartzaile batzuen iritziak eta balorazioa jaso zuen IRUTXULOKO HITZAk aurreko ostiralean.