Bi idazleak Donostiako eta Zumaiako udaleko ordezkariekin. (Argazkia: Malen Aldalur)
Jose Mari Zubia ‘Mari’ itsas gizonaren bizitza eta bizipenak jasotzen dituen liburua aurkeztu dute Ontzi Museoan.
Javier Carballo eta Xabier Alberdik idatzi dute liburua Mariren heriotzaren 150. urteurrenean, iaz bete ziren 150 urte. Zumaiko udala, Donostiako udala eta Ontzi Museoa izan dira laguntzaileak.
Idazleek azaldu dute dokumentazioa biltzea izan dela beraien erronka nagusia: “Lehenik eta behin Mariri buruz idatzita dauden idazlanak ikertu ditugu eta ondoren, hainbat udal eta erakunde publikoetako artxiboak miatu ditugu informazio bila”. Uste dute mito bihurtu dela Mari eta gaur egun oraindik nonahi aurkitu daitezkeela haren arrastoak.
IRUTXULOKO HITZAk Carballori eta Alberdiri egindako elkarrizketa argitaratuko du ostiraleko astekarian.