Orain dela 19 urte hil zuten Aitor Zabaleta
Adibide gisara atzo Realeko partiduan gertatutakoa jarri dute.
Omenaldian, Aitor Zabaleta eta Iñigo Cabacasen argazkiak erakutsi dituzte Euskal Herrian faxismoaren eta arrazakeriaren aurka zioen pankarta eskuetan. Azkenik, lore eskaintza egin dute.
1998ko abenduaren 8 batez hil zuten Aitor Zabaleta realzalea Madrilen. Bere hilketaren 19. urteurrenean omenaldi hunkigarria egin diote Bulebarrean.
Reala eta Atletiko de Madrilen arteko UEFAko partida ikustera joana zen Zabaleta. Vicente Calderon futbol zelaiaren aurrean lanbankadaz hil zuen Ricardo Guerra eskuin muturreko zale batek. 28 urte zituen orduan Zabaletak.
4 eta 1 galdu zuen Realak egun hartan, baina partida baino zerbait gehiago ere galdu zuten realzaleek.
Aurten, Zabaletaz gain, gogoan izan dituzte haren Aita –apirilean hil zen–, eta Iñigo Cabacas, Ertzaintzak Athleticeko partida baten ostean pilotakadaz hildako gaztea.
“Inpunitatea”
Hilketatik urtebete eta hiru hilabetera Auzitegi Nazionalak 17 urteko kartzela zigorra ezarri zion Guerrari. Gaur egun, hirugarren graduan dagoela salatu dute Sare Antifaxistako kideek: “Badakigu orain hirugarren graduan dagoela eta kanpoan dagoela”. Bestalde, salatu dute hilketaren egunean ere kartzelatik baimen batekin aterata zegoela: “Inpunitate osoarekin ibiltzen dira”.