Gabonetako enkante solidarioa egingo du Emaus fundazioak
Aurten ere enkante solidarioa egingo du Emaus Fundazioak bederatzigarren aldiz. Abenduaren 11tik 20ra bitarte egingo dute fundazioak Egia auzoko Mundaiz kalean ireki berri duen egoitzan.
Aurtengo edizioan inoiz baino objektu gehiago egongo dira enkatean: 165. Emaus Fundazioak ekonomia solidarioa bultzatzeko etxeetatik jasotzen dituen bigarren eskuko gauzak izango dira enkantean egongo direnak; tartean, elizako aulki bat, Ameriketako kasko militar bat, Gipuzkoako enpresa handi baten kontu liburua eta XVII. mendeko Donostiako koadro bat.
Enkantean parte hartzeko jarraibideak eta eskuragarri egongo diren objektuak hemen kontsultatu daitezke.