Ireki dute Lilatoirako izena emateko epea
Kirolprobak webgunean egin daiteke izen ematea. Partaideek aukera izango dute euro bateko elkartasunezko ekarpen bat egiteko. Horrela, Begisare elkartearentzat bideratuko dute jasotako diru guztia, erretinosi pigmentarioa duten gaixoak batzen dituen elkartea.
Donostiako Atletikok antolatzen du lasterketa azken urteetan, eta gero eta emakume korrikalari gehiago batzea lortzen ari da. Azken batean, parekidetasunaren aldeko aldarria egiteko modu bat da Lilatoia, eta emakume askori balio izan die lasterketen munduan murgiltzeko.
Adi, prest, ekin! Zabaldu dute 2018ko Lilatoirako izen emate epea. Martxoaren 4an izango da 29. Lilatoia, ohi bezala 5 kilometro izango ditu eta