Ekitaldi bat egin dute Viktoria Eugenia antzokian urteurrena ospatzeko; besteak beste, Iñaki Larrañaga eta Jose Maria Sanchez Carrion 'Txepetx' omendu dituzte.
Siadeco elkarteko kide batzuk. (Argazkia: Ion Markel)
Donostiako
Siadeco Ikerketa Elkarteak 50 urte bete ditu aurten eta urteurren hori ospatu du mende erdiko ibilbidean lagun izan diren hainbat pertsonekin batera. Hori guztia ospatzeko Viktoria Eugeniako Klub aretoan ekitaldi bat egin zuten bart, zuzeneko musikarekin eta jai giroan.
Era berean, Siadeco sortu eta jarraipena eman ziotenak omendu dituzte; bereziki
Iñaki Larrañaga eta Jose Maria Sanchez Carrion. Lehenengoa elkarteko sortzaileetako bat izan zen, baita euskal soziolinguistikaren aitzindarietako bat ere. Esaterako, duela 40 urte egin zuen Siadecok, Larrañagaren gidaritzapean, Euskal Herri osoko lehen azterketa soziolinguistikoa. Ekitaldian bertan egon zen urteurrena ospatzen. Sanchez Carrion
Txepetxek ere “arrasto nabarmena” utzi du euskal soziolinguistikan.
Bere ohiko ibilbideari eta sortzaileen espirituari eutsiz, alor desberdinetan jarduten du lanean gaur egun ere Siadeco elkarteak,
ikerketa aplikatuan oinarritutako proiektuak burutuz sozioekonomian, soziolinguistikan zein arlo soziokulturalean.