dFeria Arte Eszenikoen jaialdiak kartel lehiaketaren irabazlea aurkeztu du
Martxoaren 5etik 9ra bitartean egingo da dFeria Arte Eszenikoen jaialdia. Gai nagusia tabua izango da, eta hain zuzen ere, gaiarekin harreman zuzena du kartel lehiaketaren irabazleak. Donostiako Pikazarri Studio-ko Romper el tabu lana izan da saritua. Programazioaren xehetasunak, ordea, urtarrila hasieran emango dituzte.
Antolakuntzak jakitera eman duenez, tabuaren gaia horrela landuko dute jaialdian: “tabua, giza talde batek debekatu edota gaitzesten dituen jokabideak edo ekintzak bezala ulertuta. Jatorri erlijioso, sozial edo kulturala izaten dute, eta ezin izan ohi da haietaz hitz egin jendeaurrean. Baina, isilpekoak izanda ere, izan badira”.