‘Beti bezperako koplak’.
Espainiako zein Euskal Herriko film labur onenak eskainiko dituzte ostegunean, hilak 28, Tabakalerako 2. zinema aretoan (19:00). Horrela, bat egingo dute 2011tik nazioartean ospatzen den
Egunik Laburrena egitasmoarekin. Iraupen motzeko zinemari hedapena ematea du helburu neguko solstizioarekin bat egiten duen festak.
Euskadiko Filmategia Kimuak programaren bidez, eta Etxepare Institutuarekin batera, bat egin dute Espainiako film laburren mapa saioarekin. Hautaketa Valentziako Filmotekak egin du. Kimuak sailetik bi filme ere eskainiko dituzte:
Beti bezperako koplak eta
Decorado. Guztira hamaika film labur eskainiko dituzte.