III. Hamaika Entzuteko! lehiaketaren sariak banatu dituzte
entzun–. Pieza honek Javierren istorioa kontatzen du: ikusmenik izan ez arren, frontoira joaten da Javier, Dover txakurrarekin, partiduak ikustera. 800 euroko saria jaso du.
Euskarazko pieza onenaren saria, berriz, Hala Bedi irratiaren Ahobelarri piezarentzat izan da –entzun–. Bidaia berezi bat kontatzen du pieza honek: hitzek irrati-esatari baten ahotik entzulearen belarrietaraino iristeko egiten duten bidaia. 600 euroko saria jaso du.
Aipamen bereziari dagokionez, teknologiaren erabilera interesgarriarengatik Estevezen Ausikiak lana saritu dute –entzun–. Mugikorrarekin entzuteko diseinatuta dago, eta pieza bera aurikularrekin eta aurikularrik gabe entzunda, oso desberdina da entzuten dena.Bere lan bereziaren ondorioz ausiki beldurgarriak dituen pertsonaia baten lekukotza dakarkigu fikziozko pieza honek.
Mikel Huarte kazetariak irabazi du III. Hamaika Entzuteko! irrati piezen lehiaketako sari nagusia. Euskarazko pieza onenaren saria, aldiz, Gasteizko Hala Bedi irratiak jaso du. Azkenik, aipamen berezia izan du Iker Estevez gazteak.
Casares Irratiak eta Donostia Kulturak antolatutako lehiaketaren sariak Viktoria Eugenia antzokian banatu zituzten. Aurkezturiko piezen artean, epaimahaiak aho batez erabaki du Huarteren Javier y Dover lana izan dela onena –