Erabakitze eskubidearen aldeko sinadura bilketa abiatuko dute bihar
Bihar, hilak 30, Gure Esku Dago Donostiak 2018ko udazkenean egingo duen erabakitze eskubidearen aldeko galdeketarako sinadura bilketa abian jarriko du Konstituzio Plazan, 18:00etan.
Sinadura bilketaren hasiera ekitaldira hiriko zenbait pertsona esanguratsu gerturatuko dira babesa eskaintzera eta sinatzera. Aldi berean, musikarekin girotuko dute ekitaldia.
Gure Esku Dagoren parte den Donostia Galdeketa elkarteak antolatuko ditu galdeketa egiteko prozesuan eman beharreko pausoak. Horretarako, sinadura bilketatik hasi, egin beharreko galdera eta data udaberrian zehaztearekin jarraitu eta 2018ko udazkenean galdeketa egingo da.