San Martin kaleko espaloia, zabalduta. (Argazkia: EAJ)
Gabonetako oporraldia bukatutakoan abiatuko dituzte, berriz ere, San Martin kaleko espaloia zabaltzeko lanak. Hilabeteko etenaren ondoren, urtarrilaren 8an hasiko dira lanekin eta apirilerako bukatzea aurreikusten du udalak. Beraz, udaberrirako San Martin kaleak itxura berria izango du.
Donostiako Udaleko Tokiko Gobernu Batzordeak lanen epemuga luzatzea erabaki du, lau hilabete eta erditik sei hilabete eta erdira. Aurrekontua 387.001 eurokoa da. Egiten ari diren lanen bidez, 150 metro zabalduko dituzte Manterola eta Urbieta tarteko San Martin kaleko espaloiak. Dagoeneko lan batzuk aurreratu dituzte, eta zenbaki bikoitien aldean espaloiak zabalera handiagoa du.