Eneko Agirrezabal eta Betty Urruti izan dira azkarrenak San Silvestre lasterketan
IRUTXULOKO HITZAren txapela jantzi dute helmugara iritsi diren lehen emakume eta gizon donostiarrek.
Abenduaren 31ko goiza eguzkitsua izan bazen ere, euria eta haizea izan ziren protagonista arratsalde osoan zehar. Eguraldi kaxkarrak, ordea, ez zituen San Silvestre lasterketako 4.400 korrikalariak atzera bota. 2017ko San Silvestrek, gainera, berrikuntza garrantzitsu bat izan zuen: lehenengo aldiz, haur eta gaztetxoentzako lasterketa antolatu zuten, egun bat lehenago.
Emakumezkoetan azkarrena Baionako Betty Urruti izan zen, 28 minutu eta 5 segundotan egin zituen 8,2 kilometroak. Gizonezkoetan, berriz, Segurako Eneko Agirrezabal izan zen lehenengoa, 23 minutu eta 15 segundorekin. Beraiek izan ziren IRUTXULOKO HITZAko txapelak jantzi zituztenak. Helmugara iristen lehen emakume eta gizon donostiarrak –Sara Alonsok (28:37) eta Ander Sagarzazuk (23:28)– izan ziren.