(Argazkia: Estibaus.info)
Bidebietako Gaiztarrora ere iritsi da gabon giroa, Koldo Orobengoa eta Ana Gonzalezen eskutik. Autoservicio Bidebieta 1eko jabea da bikotea, eta denda jaiotza batekin apaindu dute, era guztietako apaingarriekin. Bizilagun talde batek osatu du jaiotza, azken urteetan, Herrera eta Gomistegi arteko bidea.
Hainbat haurren harreta bereganatzea lortu dutela diote bultzatzaileek, xehetasunak ongi asko zainduak dituen jaiotza koloretsuaren bidez.